Eskamak Kentzen ETBko telesaileko kontserbak ekoitzi ditu Arroyabek

Eskamak Kentzen conservasEskamak Kentzen ETB1eko telesail berriak badu bere kontserba marka. Eroski eta Eitb-rekin elkarlanean, 2.000 poteko edizio mugatua ekoitzi du Arroyabe kontserberak Bermeon daukan lantegian. Eskamak Kentzen markako hegaluzea Eitb-k telesaila ezagutzera emateko antolatu dituen ekitaldietan banatuko da. Horretaz gain, Eroskiren hipermerkatuetan egongo da salgai, baita Lekeitio, Deba eta Hondarribiko supermerkatuetan ere.

Eskamak Kentzen telesail berria

Otsailaren 23an gaueko 10etan estreinatuko den telesail hau kontserba-lantegi edo eskabetxera batean girotuta dago. Emakume langile talde bat du ardatz istorioak eta hondoa jo duen kontserbera bat aurrera ateratzeko eginahalak erakutsiko ditu. Bertan aktore ezagunek hartu dute parte: Barbara Goenaga, Elena Irureta, Karmele Larrinaga, Itziar Aizpuru eta Loli Astoreka aktoreek besteak beste. Astearteetako emanaldiaz gain, igandeetan errepikapena emango du Euskal Telebistak Herri txiki Infernu Handi saioaren aurretik (21.30).

Eskamak Kentzen markako kontserbak goi-mailako osagaiez daude ekoitzita: kantauriko hegaluzea eta oliba olioa. Hegaluzea eskuz ebaki eta poteetan sartzen da, betidanik kostaldeko herrietan egin izan den bezala, hegaluzearen zaporea eta intentsitatea mantenduz. Ekoizpena hobeto ezagut daiteke ondorengo bideoan.

1 comentario

Trackbacks y pingbacks

Dejar un comentario

¿Quieres unirte a la conversación?
Siéntete libre de contribuir

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *